EZAGUTU GAITZAZU

ENSEMBLE KURAIA – Bilboko musika garaikide taldea

Ensemble Kuraiako kideak

Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu.

Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da: Berlingo Universität der Künst y Hochschule für Musik, Milan kontserbatorioa eta Labirinti sonori de Parma (Italia), Music around (Strasbourg, Frantzia), Arsonic (Mons, Belgika), SGAE-CNDM Fundazioa Sariak, Alicanteko Jaialdia, CNDM denboraldia, Reina Sofía Arte Zentruko Museoko Auditorio Nazionala eta Teatros del Canal (Madrid), BBVA Fundazioko Zikloa eta Bilboko Guggenheim museoa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bartzelonako L’Auditori, Rondó kontzertu denboraldia (Milan eta Monza, Italia), Nazioarteko Arteen Zentrua(Mexiko D.F.), Limako FIMCC (Peru), beste batzuen artean.

Kritikaren laudorioak jaso ditu behin baino gehiagotan Bilboko taldeak: “Espainiako musika garaikideko talde erreferenteetako bat” (Scherzo), “guztia Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin” (Diario Información), “talde bikaina” (Doce notas), “sendo eta oso trebea” (El Diario Vasco), “goi-mailako kalitatekoa” (El comercio, Lima).

Ensemblea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da.
Bere proiektuak kalitatea, moldakortasuna eta berrikuntzagatik dira bereizgarriak. María Eugenia Luc-en lanetik osaturiko “De aire y luz” CDak (Orpheus zigilua) Melómano de Oro saria eta espezializatutako medioen kritika bikainak jaso zituen. 2014an Yoko Ono artistarekin kolaboratu zuen “Sky piece to JC” performancean. Luis De Pablo eta Felix Ibarrondori buruzko dokumentalak bultzatu ditu (EITBen programatuak), eta ganbera opera eta antzerki musikatuen ekoizpenak ere estreinatu ditu taldeak (guztien artean Stravinski-ren “La historia del soldado” eta Viktor Ullmann musikagile txekiarraren “Der Kaiser von Atlantis” opera ezin dira utzi aipatu gabe).

Ensemble Kuraiak gaur egungo musikagileei enkarguak egiten dizkie eta musika garaikidearen zabalkuntzarako programa eta proiektu pedagogikoak garatzen ditu Berlingo Klangzeitort, Bilboko Guggenheim Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) eta Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiarekin kolaborazioan.
Ensemble Kuraiaren kontzertuak RNE-Radio Clásica eta Europa eta Hego Ameriketako beste hainbat irratitan transmitituak izan dira.
Kuraiarekin pertsonalki elkarlanean aritu diren konpositoreen artean honakoak aurki ditzakegu: Leonardo Balada, Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano y José Manuel López López.

Ensemble Kuraiak honako entitateen babesa jasotzen du: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, SGAE Fundazioa, AIE, Musikabulegoa eta Etxepare Euskal Institutua.

KIDEAK

María Eugenia Luc

Zuzendaritza artistikoa eta elektroakustikoa

Argazkia: María Eugenia Luc

© Guy Vivien

Andrea Cazzaniga

Musika zuzendaritza

Argazkia: Andrea Cazzaniga

© Marieli Oviedo

Xabier Calzada

Flauta

Argazkia: Xabier Calzada

© Marieli Oviedo

Sergio Barranco

Clarinetea

Argazkia: Sergio Barranco

© Marieli Oviedo

Elur Arrieta

Perkusioa

Argazkia: Elur Arrieta

© Marieli Oviedo

Berta Fresco

Pianoa

Argazkia: Berta Fresco

© Marieli Oviedo

Luis Ibiricu

Biolina/Biola

Argazkia: Luis Ibiricu

© Marieli Oviedo

Belén Fernández

Biolontxeloa

Argazkia: Belén Fernández

© Marieli Oviedo

Juan Antonio Ros

Grabazio-teknikaria eta soinua jartzea

Argazkia: Juan Antonio Ros

Luis De Pablo

"Kuraiarekin egindako kolaborazioak, duelako hogei urtetik gertu egon daitezke. Taldeak gehien jotako obren artean nire “Epístola al transeúnte” obra dago: mundu erdia baino gehiagotik paseatu dute. Beraien bertsioak miresgarritik gainidiezinerartekoak dira: pozez eta esker onez diot.”

José Manuel López López

“Dudarik gabe, Kuraia estatuko talderik garrantzitsuenetarikoa da bere ibilbide luzeagatik, baina batez ere bere taldekide guztien konbentzimendu, profesionaltasun eta dotoreziagatik. Maila honetako taldeak dira musikaren etorkizuna, benetako musikarena…”

Leonardo Balada

“Ensemble Kuraia Caprichos nº7an entzutean oso zoriontsu sentitu nintzen, izan ere bai klarinete bakarlari, zuzendari eta taldeak nire ideiak bikain irudikatu zituzten gogoberotasunezko oparotasunez. Musika talde bikaina eta esperientzia bikaina”

Historikoa

Kontzertuak, birak, zikloak eta Ensemble Kuraiaren jarduera guztiak urtez urte

María Eugenia Luc

Gure lehentasuna gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea eta kalitate bikaineko talde profesional bat eskaintzea da, estuki lankidetzan aritzeko.