Der Kaiser von Atlantis (1943)
Ganbera-opera Victor Ullmanen ekitaldi batean (1898-1944)
Peter Kienen libretoa (1919-1944
Kuraia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), EITBko produkzio bat.
Innobasque 2008 eta Euskaltelen babesarekin
Der Kaiser von Atlantis (Atlantidako enperadorea) bere konpositorearen testamentu espirituala da: nazismoaren eta gerraren eta holokaustoaren izugarrikeriaren salaketa. Opera Terezeko ghettoan (egungo Txekiar Errepublikan) konposatu zen 1943an. Ghettoko agintari naziek entsegu orokorrean parte hartu zutenean, antzeztea debekatu eta musikagilea, libretista, musikariak eta haien senide guztiak deportatu zituzten Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan, eta 1944an exekutatu zituzten.
Opera ezin izan zen 1975era arte estreinatu.
Der Kaiser von Atlantis filmaren ekoizpen berri hau Bilbon estreinatu da Sormenaren gaua ‘ekitaldiaren bigarren edizioan, 2008ko urriaren 21ean, osteguna, EITBren Bilboko egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak 2).
FITXA TEKNIKOA
Grabazio urtea: 2008
Musika-zuzendaria: Andrea Cazzaniga
Zuzendari artistikoa: Josu Rekalde
Ahots koralen zuzendaria: Enrike Azurza
Koreografia: Jorge Horno
Jantziak: Marta Gutiérrez
Eszenografia eta atrezzoa: Elias Martinez de Lecea
Eszenarako bideoa: José Felix Gonzalez
Bideo animazioa: Jesús María Mateos.
Ekoizpena: Patxi Azpillaga.
Libretoaren diseinua: Enara Novillo
Laguntza teknikoa eta argiztapena: AUDIOMIC.
Abeslariak:
Overall (Kaiser): Xavier Mendoza Oliva, baritonoa
Heriotza eta bozgorailua: Ralf Grobe, baxua
Soldado eta Arlequin: Alberto Núñez Baracaldo, tenorea
Danborra: Ana Häsler, mezzosopranoa
Bubikopf (emakumezko soldadua): Ana Otxoa, sopranoa
Orkestra: Ensemble Kuraia