Hamar-Musica para el Museo GuggenheimHamar – Guggenheim museoarentzako musika
Hamar, Bilboko Guggenheim Museoaren hamargarren urteurrenaren oroipenerako eginiko konposaketa da. Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarrak museoko bisita orduetan zehar interpretatu behar zen “musika-instalazio” bezalako pieza idatzi zuen. Zazpi intrumentuz osatutako ganbera taldearentzako sortua da: píccolo, klarinete, tronpeta, tronboi, perkusio, biolin eta violoncellorako.
“Hamar” museoko bazter askotan interpretatzen da aldi berean, musikari bakoitzak txoko desberdin batetan jotzen bait du, eta apurka apuka interpretak lekuz aldatzen dute beste musikariekin aurkituz, hortaz bisitari bakoitzak musika-esperientzia desberdina du. Konpositoreak musikaren eta esposizio iraunkorraren arteko erlazioa nabarmentzea helburu hartu zuen: bere pieza mugimenduz betea dago, Frank Gehry-en arkitektura bezala, eta dituen ehundura desberdinek zein espazioan zehar musikaren ibilbidean aurkitzen diren ‘materialek’, bi arteen arteko elkarrizketa sortzen dute. Museoko bisitariei lekuak berezko duen aniztasuna are geihago baldintzatzen die dimentsio arrigarri bat sortuz.
Interpretazioa: Ensemble KURAIA, Andrea Cazzaniga (director)
Zuzendaritza: Ángel Luis Ramírez
Musika produktorea: James Whitbourn
Produktore eragilea:: Ángela Álvarez Rilla
Disko- etxea: Sintonía
Babesleak Fundación BBVA
Dvd-aren edukia: Sintonía
- Hamar (34:00)
- Izaro (11:51)
- Biribilketa (6:19)
- Entrevistas (22:04)
- Hamar-en agertzen diren artelanetako zerrenda (2:25)
Iraupena: 76 minutos