Luis de Pablo: Tránsito y evolución hacia el siglo XXI

CD Homenaje a Luis De Pablo
CD Homenaje a Luis De Pablo
BIDEO DOKUMENTALA (2000)

KURAIA Elkarteak, Egile Fundazioaren laguntzarekin batera, bere hirurogeita hamargarren urteurrena dela eta, 2000. urtean Luis de Pablo. XX. menderako bilakaera eta transitoa izeneko dokumentala gauzatu du. .

Luis de Pablori egindako omenaldi hau beste erakunde batzuen laguntzari esker burutu ahal izan da, esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bilboko Udala, Euskal Telebista (EITB), Guggenheim-Bilbao Museoa, Musika Garaikidea hedatzeko Zentroa (CDMC), BBK Fundazioa eta Tonos eta Suvini Zerboni argitaletxeak.

KURAIA Ensembleak Bideo honetarako hautatutako bi lan antzezten ditu. Bietako bat De Pablo maisuaren gaztetako ekoizpenari dagokio. Bestea, berriz, bere sortze-heldutasunari. Lan hauen bidez, konpositoreak bere musika-ekoizpena eta bere bizitzari buruzko alderdi inportanteenetan oinarritutako elkarrizketa garatzen du.

Dokumentu honen bidez, KURAIA Taldeak Luis de Pabloren lanaren gaineko ikuspuntu orokorra, eta aldi berean espezifikoa, eman nahi du. Horrela, espezialistei interesgarri suertatuko zaie eta ikus-entzuleei oro har arina eta ulergarria egingo zaie. Hau lortzeko, bere lan-ekoizpenaren bi lan nabarmen, eta beraz gaur egungo musika espainolakoak, aintzat hartu dira.

Dokumentalaren zati bakoitza bukatzen da aukeratutako lanak osoki eta kontzertu eran jo eta gero.

Contenidos:

  • Lehenengo zatia ► POLAR (1962)
     
    Musika espainolaren arloan eta bereziki De Pablo maisuaren lan-ekoizpenean, POLAR izeneko lan honek garrantzi handia du. POLAR Darmstadteko batzarretan estreinatutako lehenengo obra espainola izan zen. Orduan, Bruno Madernak zuzendu zuen. Entseiuetatik zuzenean hartutako adibide praktikoen bitartez, berrikuntzak erakutsiko dira. Berrikuntza hauek hirurogei hamarkadako Europako abangoardiaren musikaren arloan kokatzen dute lan hau. 

    Konpositoreak zenbait gai jorratuko ditu, adibidez, bere garai hartako musika, ze nolako zailtasun eta arrakastak izan zituen pertsona ospetsua izatea lortzeko eta nola bilatu zuen hizkuntza propio eta berria.
     

  • Bigarren zatia ► KIUren ZATIAK (Bibolina eta Pianorako)
     

    Fantasia
    Aria
    Burletta
    Andante. Adagio. Final

    Azken urte hauetan idatzitako ganbera-lana da. Lan honetan, De Pabloren sortze-heldutasunaren ezaugarri nagusienak islatzen dira.

    Dokumentalaren atal honetan, urteek ematen duten eskarmentua kontuan hartuta, konpositoreak hainbat gairi buruz hitz egiten du, hala nola, bere aldaketak, hirurogeiko hamarkadatik gaur egun arte bere poetika musikalak jasan duen garapena, konpositoreen belaunaldi berriekin izan dituen harremanak, bere proiektuak, etab.

    Argudioak bideoaren lehengo zatian bezala aurkeztuko dira: elkarrizketa bat. Hau entseguetan izandako une nagusienekin tartekatuko da, eta konpositoreak zein interpretatzaileek zuzenean parte hartuko dute.

INTERPRETATZAILEAK: Ensemble KURAIA

ZUZENDARITZA: Juanjo Mena

ELKARRIZKETA: María Eugenia Luc

2000