María Eugenia Luc “De aire y luz”

María Eugenia Luc "De aire y luz"
CD (2015), sello Orpheus (OR 5642-8494)

“De aire y luz” lana, azken zortzi urtetan Luc-ek Chi Kung-aren praktika eta Zen-aren inguruko ikerketa sakon baten ondorioa da. Zikloa, musika aire eta argian transformatzen den irudi batetik sortu du egileak, hau da, energia soinu bihurtuz. Zikloko obra bakoitza soinua energia bihurtzeko ibilbidetik sortua da. Obrak era askotako instrumentu taldeentzat sortuak izan arren (saxofoi laukotetik hasi eta orkestra sinfoniko arte), denek partekatzen dute sorrera berbera, eta baita atmosfera eta sonoritate ia majiko bat. Maria Eugenia Luc konpositorea musika garaikideko ahots pertsonal eta orijinaletako bat da. Bere obretan ibilbide profesional luzean barneratutako era askotako tradizioak laburbiltzen ditu. Bere musikak errekononzimendu garrantzitsuak jaso ditu (Erromako I.I.L.A. Institutua, I.M.E.B.-Bourges, International Society for Contemporary Music, SGAE Saria) eta Europa, Asia eta Amerikan interpretatu da, bakarlari, talde eta zuzendari entzutetsuen eskutik: Mario CAROLI, Harry SPARNAAY, Pierre STRAUCH, Séverine BALLON, Claude DELANGLE, Plural Ensemble, Proxima Centauri, Pablo GONZÁLEZ eta Juanjo MENA. Gaur egun, Esemble Kuraiako zuzendari artistikoa da. CDaren grabaketan parte hartu duten interpretatzaileak, abanguardiako musikarekin konprometituak eta musika honetan espezializatuak dira. Bilboko Ensemble Kuraia, musika garaikidearen interpretazio munduan erreferentziazko taldea da, ehundaka estreinaldi eta kritikaren goraipamen ugari jaso dituelarik. Talde honek Berlin, Milan, Mexiko D.F., Lima eta Espainian barna eskaini ditu emanaldiak. 2014an Yoko Ono artistarekin aritu zen elkarlanean “Sky piece to Jesus Christ” performancean Bilboko Guggenheim Museoan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñan burutzen du bere denboraldia. Bere diskografian berrogehi lan baino gehiago aurki ditzakegu. Andrea Cazzanigak Espainia, Italia, Finlandia, Holanda eta Latinar Amerikako hainbat orkestra eta talde zuzendu ditu, horien artean hauek aurki ditzakegularik: beste batzuen artean, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Vaasa City Orchestra, Finlandia Sinfonia, Trento Ganbera Orkestra, E5 Kuopio Festival Orchestra, Musikeneko Orkestra Sinfonikoa. Eta EMI-Hispavox y Sintonía musika zigiluarentzako egin ditu grabaketak. Sigma Project garaiko musikarekin konprometitutako goi-mailako lau saxofoi jolek osatzen dute: Andres Gomis, Josetxo Silguero, Angel Soria eta Miguel Romero. Kursaal Auditorioko (Donostia, 2008ko Musika Hamabostaldia) debutaren ostean, Madrilgo Komunitateko Orkestra eta RTVEn ere aritu dira.

Melómano de Oro 2016

Año de grabación: 2015

Interpretazioa: Ensemble Kuraia, Orquesta Sinfónica de Euskadi, Sigma Project

ZUZENDARITZA: Andrea Cazzaniga

2015